Iritsi da Eusko Label Ligako garailea erabakiko duen asteburua. Santurtzik bi puntu eskaseko abantailarekin ekingo die lehiaketako azken bi estropadei, larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten, eta Hondarribia tartetxo horri buelta eman eta aurreko asteburuan irabazitako Kontxari beste titulu bat gehitzen saiatuko da.
Ligako irabazleaz gain, datorren urtean gorengo mailan arraun egingo duten taldeen izenak ere ezagutuko ditugu asteburuan jokatuko diren play-offetan.
Gizonezkoetan bost talde neurtuko dira: goian 11. amaitu duen Zarautz, KAE Ligan onenak izan diren Pedreña eta San Pedro, eta Galiziako Ligako Samertolameu eta Tiran. Horietatik bi Eusko Label Ligan izango ditugu datorren urtean, Kaiku jada maila galduta baitago.
Eta emakumezkoetan lau parte hartzaile izango dira: Euskotren Ligan laugarren izan den Hondarribia, ETE Ligako bi onenak izan diren Tolosaldea eta Hibaika, eta Galiziatik datorren Cabo. Horietatik bakarrak lortuko du datorren urtean gorengo mailan arraun egiteko txartela.
Larunbateko estropada 18.20an hasiko da emakumezkoen play-offeko lehen jardunaldiarekin, eta igandekoa 11.40an.
Ahaztuta duenarentzat, hementxe nola dagoen Eusko Label Ligako sailkapena azken bi estropaden faltan:
Eusko Label Liga
1-Santurtzi 154 p.
2-Hondarribia 152 p.
3-Orio 138 p.
4-Urdaibai 137 p.
5-Zierbena 135 p.
6-Donostiarra 131 p.
7-Cabo 95 p.
8-Isuntza 74 p.