NAIZ

Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk jaialdian

Ostiral honetan, irailak 25, abiatu eta igandera bitartean Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX taldeek hartuko dute parte Getxo Folk jaialdiaren 36. edizioan. Osasun murrizketak direla eta formatu txikiagoa izango du jaialdiak, eta kontzertuak Muxikebarrin izango dira.

Jaialdia astearte honetan aurkeztu dute, Getxon. (Endika PORTILLO | FOKU)
Jaialdia astearte honetan aurkeztu dute, Getxon. (Endika PORTILLO | FOKU)

Luar Na Lubre talde galizarra izango da Getxo Folk jaialdiaren 36. edizioari hasiera ematearen arduraduna, ostiral honetan, hilak 25, 20.00ean Muxikebarri zentroan. Izan ere, osasun murrizketak direla eta aurten formatu txikiagoa izango du jaialdiak eta kontzertu guztiak gune honetan izango dira. Luar Na Lubrek ‘Vieiras e Vieiros. Historias de Peregrinos’, bere azken diskoa aurkeztuko du Getxon.

Celtas Cortos faldea ariko da larunbatean, 21.30ean. Taldearen 30 urteko ibilbidea jasotzen duden ‘Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada’ bilduma-lana oholtzaratuko dute. Folk modernoaren erreferente bilakatu zen talde honek bere ibilbideko kanturik ezagunenak eskainiko ditu.

Igandearekin, Orexa TXren txanda iritsiko da (19.00). ‘Koklea’ euren azken proiektua aurkeztuko dute Getxon Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugartek gidatutako boskoteak, azken urteetan egin duten ibilbide musikalaren isla. Taldekideekin batera, oholtzara igoko dira zenbait gonbidatu, tartean Aziza Brahim, Monica de Nut, Thierry Biscary eta Xabier Zeberio.

Brincadeira eta ‘Transfolk’, doan

Doako bi emanaldi ere eskainiko dituzte aurten, biak Muxikebarriko Arrigunaga aretoan. Ostiralean Brincadeira perkusio talde kataluniarrak fusio ikuskizuna eskainiko du 18.00ean, eta igandean euskal folklorea izango da nagusi ‘Transfolk’ ikuskizunean, 12.00etan.