NAIZ

Abertzaleek aukezturiko helegitea onartu ondoren Arbonako bozak ezeztatu ditu Paueko Auzitegiak

Irailak 16an egin zen auziaren emaitza gaur ezagutu da. Paueko Auzitegi Administratiboak Arbonako zerrenda abertzaleak aurkeztu zuen helegitea onartu du. Horren ondorioz auzapezak zerrenda abertzalearen bozak baliogabetzeko harturiko erabakia bertan behera utzi du auzitegiak.

Auzapezaren erabakia salatu zuten maiatzaren 27an Arbonan. (Mediabask)
Auzapezaren erabakia salatu zuten maiatzaren 27an Arbonan. (Mediabask)

Joan zen martxoaren 15ean egin zen udal hauteskundeen lehenengo itzulia Ipar Euskal Herrian. «Hats Berri Bat Arbonari-Un souffle nouveau pour Arbonne» zerrenda abertzaleak 416 boto lortu zituen Lapurdiko herrian. Izan ere jarduneko auzapezak Marie-Josée Mialocq zerrenda abertzaleak lorturiko botoak baliogabetu zituen. Hala bere hirugarren mandatuari oposiziorik gabe hasiera eman zion alkate arbonarrak.

Abertzaleek erregistratu zuten hautagaitzan -eta ondoren boto-paperetan- ez zela ageri azaltzen zerrendako kide batek espainiar herritartasuna zuela argudiatu zuen auzapezak. Tramite hori derrigorrezkoa zelakoan Marie-Josee Mialocqek baliogabetu zituen abertzaleen botoak.

Auzapezak harturiko erabakia ika-mika sortu zuen herrian. Horrendako bera auzapez izendatu zuten egunean, iragan maiatzaren 25ean, Arbonako erroldaren %45a herriko kontseiluan ordezkapenik gabe utzi zuela salatzeko elkarretaratzea egin zuten oposizioko taldeko kideek.

Anartean, zerrenda abertzaleak helegitea aurkeztu zuen Paueko Administrazio Auzitegian. Irailaren 16an egin zen auzian auzitegiaren txostengilea bera helegitea onartzearen alde azaldu zen.

Gaur iluntzean Euskal Irratiek zabaldu duten albistearen arabera zerrenda abertzaleak aukezturiko helegitea onartu ondoren Arbonako bozak ezeztatu ditu Paueko Auzitegiak.

Beñat Arla «Hats Berri Bat Arbonari» zerrendako buru izan zen Beñat Arlak auzia irabazi dutela baieztatu dio Mediabask.eus hedabideari.

Beraz, Paueko Auzitegi Admionistratiboak martxoaren 15eko hauteskundeen emaitzak baliogabetzeko erabakia hartu ondoren arbonarrek berriro ere boto ematera joan beharko dute ondoko hilabeteetan auzapez berria hautatzeko.