Maite Ubiria

Otsailaren 22 eta 23an errepikatuko dute 2010. urtean Urrutikoetxeari eginiko epaiketa

Parisko Dei Auzitegira itzuli da gaur astelehenean Josu Urrutikoetxea. Bertan jakinarazi diotenez, gaur hasteko zen auzia finean 2021ko otsailaren 22 eta 23an eginen dute. 2010. urtean zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten orduan sasian zen ETAren militante historikoari. Bestalde, heldu den asteazkenean, 2017. urtean egin zioten bigarren auzi bat aztertuko du Dei Auzitegiak.

Josu Urrutikoetxea, bere abokatuarekin batera, gaur arratsaldean, Parisko Dei Auziegitan. (Christophe ARCHAMBAULT / AFP
Josu Urrutikoetxea, bere abokatuarekin batera, gaur arratsaldean, Parisko Dei Auziegitan. (Christophe ARCHAMBAULT / AFP

Joan zen astean ezagutu zen 2010ko auzia errepikatzeko saioa gibelatzeko erabakia. Hala ebatsi zuen auzitegiaren lehendakariak defentsaren oniritzia izan zuen erabaki baten bidez.

Atzerritik heldu behar ziren hainbat lekukok auzitegitik dei agindurik ez zuen jaso.

Berez Fiskaltzak behar zukeen bermatu Atzerri Ministerioak bere gain hartzen duen tramitea garaiz gauzatzea. Ez zen horrela gertatu.

«Horretaz gain hainbat herrialdetan covid-19a dela eta ezarritako murrizketek ere zailtasunak sortzen zituzten», azaldu zuen orduan Egoitz Urrutikoetxeak.

Izan ere, auzitegiak data berria behar zuen finkatu. Horrendako Parisko Dei Auzitegira itzuli da gaur astelehenean Josu Urrutikoetxea. Bertan jakinarazi diotenez, gaur hasteko zen auzi hori finean 2021ko otsailaren 22 eta 23an eginen dute.

2010. urtean zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten orduan sasian zen ETAren militante historikoari.

Bestalde, heldu den asteazkenean, urriak 21ean, 2017. urtean Urrutikoetxeari egin zioten bigarren auzi bat aztertuko du Dei Auzitegiak.  Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten -Marixol Iparragirrekin batera- ETAren amaierari ahotsa ezarri zion militanteari.

Fiskala, Urrutikoetxea baldintzekin aske jarraitzearen alde

Finean, gaurko audientzian Urrutikoetxearen egoerari buruz eztabaida izan da. Fiskalak espainiar prozeduren karietara Urrutikoetxeari ezarri zizkioten neurriekin jarraitzea defendatu du.

Uztailaren bukaeran aske utzi zutenetik eskumutur elektronikoa eraman behar du Urrutikoetxeak, kalera irteteko ordutegia mugatua du eta Parisen bizi da.

Dei Auzitegiak azaroaren 3an jakinarazi du bere erabakia afera horri buruz.

Pasa den astean ezagutzera emandako adierazpen batean, Estatu frantsesari enplazamendua luzatzen diote nazioarteko 200 pertsonalitate baino gehiagok, Urrutikoetxeari eginiko jazarpena bertan behera utz dezan. Mundu osoan diren gatazkak konpontzeko prozesuei kalte egiten diela ikusarazten diote.

Associated Press berri agentziak Urrutikoetxearen adierazpenak jaso ditu gaur ETAren militante historikoak aurrean dituen auziak aipatuz.

Aurreko egunetan beste hainbat hedabideetan egin bezala gatazkari konponbidea emateko eginiko ekarpen nabarmendu du Urrutikoetxeak APrekin izan duen elkarrizketa horretan. Era berean gatazkak eragindako sufrimendua guztiak aintzat hartzen ditu.