NAIZ

Ermua eta Mallabian PCRak egitera deitu dituzte 13 eta 40 urte bitartekoak

Osakidetzak eta Osasun Sailak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatu dute, eta PCRak egitera deitu dituzte Ermua eta Mallabiako 13tik 40 urtera bitarteko herrritarrak.

PCR probak Ordiziako frontoian. (Gorka RUBIO/FOKU)
PCR probak Ordiziako frontoian. (Gorka RUBIO/FOKU)

Osakidetzak, Beasain, Ordizian eta Durangon gertatu zen bezala, Ermua eta Mallabiako 13 eta 40 urte bitarteko biztanleak PCR probak egitera deitu ditu.

PCR proba hauek ateratzeko azpiegitura Ermuako Arizmendi pilotalekuan jarriko da, astelehenetik, urriak 26, ostegunera (beharrezkoa balitz), urriak 29ra arte, 13.00etatik 20.00etara.

Horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, honako telefono hauetan: 943 03 26 44 edo 900 20 30 50 (osasun aholkuan). Hitzorduak ematen bihartik, larunbata, 9.00etatik aurrera hasiko dira.

Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzte herritarrek, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar da). Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaie. PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez badute, osasun zentroko telefonora deitu beharko dute.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete covidekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.

Eemaitza jakin arte, Osasun sailak gogoratu du ere komenigarria dela gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.