NAIZ

‘Zeri begira hartu nahi duzu lo?’, Nøgen taldearen aurrerapen berria

Nøgenek aurten aurkeztuko du bere lan berria, ‘Under alt’, adierazi duenez «jarraipenaren eta hausturaren arteko oreka» den diskoa. Kaleratu aurretik, baina, ari da berau osatuko duten singleak aurkezten. ‘Zeri begira hartu nahi duzu lo?’ da egin duen bigarren aurrerapena.

Nøgen talde donostiarrak ‘Zeri begira hartu nahi duzu lo?’ abestia aurkeztu du plataforma digitaletan, eta baieztatu duenez aurten kaleratzea aurreikusten duen ‘Under Alt’ disko berriaren parte da. bigarren aurrerapena da, zeinak “Azalaren Azpian’ esan nahi duen danieraz.
 
«Denok ezagutu dugu nola edo hala galera. Bada zerbait basatiki ederra horretan, bizitzaren konplexutasuna aldagai bakar batera murriztu arte sintetizatzeko gai dena: Maitasuna. Abestiak pertsona batekin bizitako azken une horiei buruz hitz egiten du, baina gogoraraziz azken momentu horiek ez direla zertan tristeak izan behar. Bizitza ospatzea eta baloratzen ikastea are garrantzitsuagoa da», adierazi du taldeak egin duen bigarren aurrerapen honi buruz.

Diskoaren izenburuak «azalaren azpian» esan nahi du danieraz eta oinu ezberdinak behar izan ditu. Hori lortzeko Nøgeneko Eider Saez, Markel Idigoras, Alex Irazusta, Olatz Cuevas eta Jokin Guilisagasti ez dira bakarrik egon, taldeak aditzera eman duenez. Izan ere kantuak Haritz Harreguyren estudioan grabatu dituzte eta Ultramarinos estudioan masterizatu dituzte.
 
‘Under Alt’ lan berriak ez du aurrekoarekin erabateko hausturarik ekarriko, «baina ez gaude jarraipen soil baten aurrean. –adierazi dute–. ‘Under alt’ jarraipenaren eta hausturaren arteko oreka da».