NAIZ

Sei positibo pilatu dira Baionako Aviron errugbi taldean

Bost jokalari eta entrenatzaile bat izan dira positibo eman dutenak, klubak baieztatu duenez, eta ostiralean Toulonen aurka jokatu behar zuen partida atzeratu egin dute.

Jokalari baionarrak, aurtengo partida batean (Geoffroy VAN DER HASSELT / AFP)
Jokalari baionarrak, aurtengo partida batean (Geoffroy VAN DER HASSELT / AFP)

Ostiral honetan Aviron eta Toulon taldeen artean jokatzekoa zen errugbiko Top-14 Ligako neurketa atzeratu egin behar izan dute talde euskaldunean sei Covid-19 kasu antzeman ondoren.

Zehazki, bost jokalari eta entrenatzaile bat izan dira positibo eman dutenak, Lapurdiko klubak berak baieztatu duenez.

Taldetik aurerratu dutenez, datozen egunetan egin beharreko proba guztiak egingo dituzte taldeko kideek. Oraingoz, Toulonen aurkako partidaren data berria ez dute zehaztu.