Naiz

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bi kide atxilotu dituzte, Entzutegi Nazionalaren aginduz

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Bizkaian, espainiar Entzutegi Nazionalaren aginduz.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Bizkaian.

Valentina Morisolli Usansolon atxiki dute eta Gaizka Astorkizaga euskal preso politiko ohia, Ibarrangelun.

Operazioa Ertzaintzak egin du, espainiar Entzutegi Nazionalaren aginduz eta oraindik haien etxeetan miaketak egiten ari direla jakinarazi dute. Komunikatuta daude atxilotuak.

Ertzaintzak baieztatu du bi atxiloketa egin dituela, izen-abizenak argitu gabe eta akusaziori buruz ere informaziorik eman gabe. Hurrengo orduetan Auzitegi Nazionalaren esku geldituko direla erantsi du.