@arianekamio|Andoain|2017/09/25 12:10
«Rikardok amestutako gauza asko ikusiko zituen betetzen»

«Amaika bider, haren eskribitzeko makinaren tiki-taka azkarra entzunik nago ni, aren nerearen aldameneko gelatik: edozein ordutan; egun argiz, edo ‘gabean-gaberdi’, aren makinaren eten gabeko tiki-taka ots azkar hura». [Manuel Lekuona, ‘Gu traketsok’, 1969, Zeruko Argia].

@arianekamio|2017/09/25 11:55
«Rikardo Arregi librea zenez, aitor zezakeen nahi zuena eta nahi zuen bidea hartu ere bai»

«[…] Horregatik euskaltzaleok izan edo asmatu dugun Jainkoa hil behar dugula uste dut. Gizatasunarentzat, gizonaren liberazioarentzat, zaleturik burrukan gabiltzan kristauontzat Jainko hori idolu bat delako. Gizonaren liberazioarentzat kate eta eragozpen». (‘Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu’, 1967, ‘Jakin’)

@arianekamio|2017/09/24 09:40
«Ez dakit zer esango lukeen orain. Hainbeste atxikimendu dauzkagu, hainbeste jainko akabatu beharra!»

«Egunero gure zineak, gure periodikoak, gure gizartea euskalduna izatera iristen ez den bitartean alferrikakoa da pentsatzea gure hizkuntza zaharra eta gauza guzti horiek borondate huts batez biziko direla. Ez! Gure problemak behar bezala sendatu nahi baditugu eta gure heriotzeko orduan behar bezala bizi nahi baldin badugu, argi eta garbi eman diezaiogun aurpegi gure problemari eta gure errealitateari. Eta gure errealitatea da gaur egungo gure Euskal Herri hau ez dela euskalduna, ez baitago euskaldunen mendean, ez baitago euskaldunen eskuetan». [Rikardo Arregi. 1966ko maiatzaren 22a. Usurbil].

@arianekamio|2017/09/23 08:00
«Hileta hura abiapuntu bat izan zen, momentu fundazionala»

«... Eta Sasiolako bida-ertzean
neure anaiaren zapata odoleztatuak
ikusi nituenean,
zapata haek eneak izan zitezela
eta odol hura
enea izan zedila
gutiziatzearen indarrez
kezko bola batek itotzen zeuzkidan
biriak...»
(Gabriel Aresti, ‘Auhenaren sentimendua’)

GARA|GARA
Rikardo Arregi gaur egunera ekarriko du GARAk bihartik aurrera

Rikardo Arregi euskaltzale eta pentsalaria jaio zenetik 75 urte beteko dira bihar eta GARAk kazetaritza lan berezi batekin egingo du bat urteurrenarekin. Gehigarri bat, elkarrizketak, webgune berezi bat eta orain arte entzun gabeko audioek jantziko dute lana. Horien artean, Gabriel Arestiren ahotsez irakurritako poema baten grabazio berria.

@arianekamio|2017/09/20 06:20

Orain arte entzun gabea zen audio berri baten aurkikuntza da albiste honi erantsita doakion pieza. Gabriel Arestiren ahotsa da ‘Auhenaren sentimendua’ poema errezitatzen duena. 1969an grabatua izan zen, Rikardo Arregi hil eta egun gutxira egin zen herri mezan, Andoainen, Tourseko San Martin elizan. Etxeko grabazio batean aurkitu du materaiala GARAk.