40 minutu rock: ‘Itzala argitzen’
2018/02/24

10:30.

Durango
Bizkaia
Minutu_rock
AIPAMENAK

40 minutuz luzatu daiteke eternitatea, segundoak banan bana zenbatzen hasiz gero. Bereziki, ‘40
minutu’ bisita baten iraupena da. Deserri behartura egindako milaka kilometrotako bidaiaren
 helburua den bisitaren iraupena.
 Baina 40 minutu 40 segundo bezain azkar ere igaro daitezke. Askatasuna eta kondena, mendea eta 
segundoa, denak kabitzen dira 40 minutuan.

Itzalean izkutatu nahi dituzten 40 minutuak. 
Baina besarkada batek iraun ditzake 40 minutu, kristal batek banatzen dituen bi pertsonen arteko 
besarkadak. 40 minutuz milaka taupada eta itzulerako bidean luzatuko den irribarrea, barruan
 gelditzen denaren itxaropena; elkartasunaz eta maitasunaz itzala argitzen dugularik, bizitza 40 
minutuka zenbatzeari uzten diogun arte.

Horregatik, Otsailaren 24an, elkartasun eta maitasun izpi izango den 40 minutu rock jaialdia 
ospatuko da Durangoko Landako gunean. Bertan, 10:30etatik hasita, 14 taldek hartuko dute
parte: Gatibu, Glaukoma (band), Des-kontrol, Tremenda Jauría, Estricalla XXX, sermondss, Las Tea Party Dj's (+
Aneguria + LA BASU + Mad Muasel), Los Zopilotes Txirriaos, Su Ta Gar, Tximeleta Taldea , eta Revolta Permanent Karpa Nagusian; eta Gora Etorri, #Elepunto, eta #DjAlus Karpa txikian.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Landako, 4
Plateruena Kafe Antzokia
Durango
Bizkaia