40 Minutu Rock
2020/02/29

10:30.

Durango
Bizkaia
Rockk
AIPAMENAK

Beste urte batez, hilaren 29an Durangoko Landako Gunea elkartasunez beteko du 40 Minutu Rock jaialdiak, aurtengoan ere NAIZ bidelagun izango duela. Sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.

Herrialde gutxitan izango dute hain konnotazio argia 40 minutuk. Ondo baino hobeto dakite hori astebururo-astebururo espetxe politika ankerraren ondorioak pairatzen dituzten senide eta lagunek.

Herri gutxitan izango dira, halaber, desagertzeko bokazioz jaiotako musika jaialdiak. Horietako bat da, hain zuzen, 40 Minutu Rock jaialdia, herri honetan preso, iheslari edo deportatu bakarra dagoen bitartean konpromisoari eusten diona.


Goizeko 10.30ean hasi eta goizaldeko ordubiak arte luzatuko den seigarren edizio honetan, 17 talde izango dira taula gainean, ohiko formatuan (bi oholtza eta karpa txiki bat), elkartasun sugar hori bizi mantentzeko aletxoa jartzen.

Goi mailako talde eta musikariz betetako egitaraua osatu dute: Rotten XIII, The Potes, Mafalda, Mocker's, Tribade, Arkada Social, Kaleko Urdangak, Tremenda Jauria, Tximeleta, Soziedad Alkoholika, Elepunto, Belardi Rockers o Nikotina & Little Martin, esate baterako.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Landako etorbidea, 6
Landako gunea
Durango
Bizkaia