40. urteurrena ospatuko du Errondabide Kultur Elkarteak

Data

22.11.24 - 22.11.27

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Errondabide Kultur Elkarteko 40. urteurrenaren egitaraua.
Errondabide Kultur Elkarteko 40. urteurrenaren egitaraua. (ERRONDABIDE)

Bilboko Alde Zaharreko Errondabide Kultur Elkarteak 40 urte betetzen ditu aurten eta, efemeridea ospatzeko, egitarau zabala prestatu du azaroaren 24tik 27ra arte.

Ostegunean, 19.00etan, hasiko da festa gazte topa batekin eta bideo emanaldiarekin. Ondoren DJ Tox & Pedrolux girotuko dute gaua.

Ostiralean Bea Etxebarria euskal presoaren etxeratzea eskatzeko talde argazkia egongo da.

Larunbata izango da egun nagusia. Goizean umeentzako ‘Sorgina Pirulina’ ipuin kontaketa egongo da Adaxkan, eta helduentzako Adiskideak fanfarrea Errondabidetik abiatuta. 14.30ean ekitaldia egongo da, eta ondoren bazkaria. Bazkalostea girotzeko mus txapelketa, tribiala eta Txalainak taldearen kontzertua egongo dira. Arratsaldean zehar musika eskaintza ibiltaria egongo da, eta gauean pintxada Errondabiden.

Igandean bukatuko dira urteurreneko ospakizunak. 13.00etan ‘marianito musikatua’ iragarri dute Pantx Recordsekin.

Kokapena

Errondabide Kultur Elkartea

Bilbo. Bizkaia