55. Behobia-Donostia
2019/11/10

10:00.

Donostia
Gipuzkoa
Behobia_naiz
AIPAMENAK

Azaroaren 10ean izango da Behobia Donostia lasterketa. Ehun urte beteko ditu aurten, eta iprobak ohore egin nahi dio urtebetze horri. Fortunako antolatzaileek aurkezpen ekitaldian jakinarazi dutenez, aurtengoan 33.379 korrikalarik eman dute izena eta emakumezkoen partaidetza bultzatzeko abian den kanpainaren barruan –2025erako erdi eta erdi izatea jarri zuten erronka moduan– nabarmendu dute lehen aldiz korrikalarien %25a baino gehiago izango direla emakumeak (8.604).

Parte hartzaile kopurua oso aintzat hartzekoa da, azken urteetan zertxobait behera egin ostean, 2015eko 34.000 korrikalariko marka horretara asko hurbildu delako berriz ere. Eta emakumezkoen ikusgarritasuna bultzatzeko helburuarekin beste berrikuntza bat ere ipiniko dute martxan igandean: eliteko emakumeek irteera propioa izango dute (10.10ean), gizonezkoen irteera nagusia (10.15) baino bost minutu lehenago.

Mendeurrena ospatzeko balioko duen beste elementu bat Haile Gebrselassie atleta ohi famatuaren bisita izango da. Etiopiarrak, 10.000 metroko proban inoiz izan den atletarik onena ziur aski –urrezko bi domina irabazi zituen Olinpiar Jokoetan eta beste lau Munduko Txapelketetan– Irungo Ficoban hitzaldi bat eskainiko du ostiralean. Larunbat goizean entrenamendu ireki bat zuzenduko du, eta igandean lasterketa korriktzeko dortsal bat gorde omen dio antolakuntzak, nahiz eta afrikarrak oraindik ez duen baieztatu irtengo den ala ez.

Ezin da ahaztu aurtengo lasterketak espainiar Estatuko hauteskundeekin bat egiten duela, eta aurreko egunetan jakinarazi zen moduan, horrek zertxobait baldintzatuko du proba: Behobia Gaztea ez da ospatuko eta ibilbideko bost puntutan desbideraketak egon daitezke.

Urtero legez, lasterketak larunbat arratsaldean hasiko dira Miniestadioan egiten den Behobia Txikiarekin. 15.00etan hasiko dira eta 2.500 haurrek hartuko dute parte.

ORDUA

10:00.

KOKAPENA
Behobia-Donostia
Donostia
Gipuzkoa