‘Nosferatu’: Agnès Vardari buruzko zine zikloa
2018/11/21 - 2019/06/05
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Nosferatu
AIPAMENAK

Azaroaren 21etik aurrera, Tabakalerako ‘Nosferatu’ zikloak Agnès Vardari eskainiko dio egitaraua. Zinemagilearen lehen filma, La Pointe Courte (1954), proiektatuko da lehenengo saioan.

Zikloan zehar, aukera egongo da Vardaren ia obra osoa ikusteko: 19 film luze, 16 film labur eta telesail bat proiektatuko dira ekainaren 5era bitartera. Zikloa osatzeko, Vardak berak osagarri gisa aukeratu dituen lau pelikula ere proiektatuko dira bertan.

1928an Bruselan jaioa, Frantzian garatu izan du bere obra osoa. Varda azken 60 urteetako Europako zinearen erreferentzia bat da eta bere garaiari aurrea hartu izan diona. Izan ere, ia hasieratik esperimentatu izan du formatuekin eta generoekin, eta erreferentzia bat da gainera mugimendu feministentzat.

KOKAPENA
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tabakalera
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK
LOTURAK