Agur Skakeitan!
Data
23.02.11 - 23.02.11
Lekua
Gipuzkoa - Astigarraga

Skakeitan taldeak agur esango dio bere musika bideari otsailaren 11 gauean Astigarragako Oialume Biltokian eskaini behar duen ‘Zuekin-azken azkena’ emanaldi bereziarekin. 2008an sortu zen banda Donostian, eta 15 urteko ibilibidean diskografia oparoa eta ehundaka kontzertu utzi ditu taldeak. Emanaldi honetarako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko, eta beraz, dagoeneko ezingo dira eskuratu.
2008 - 2023
Ska eta rock eremuetan eman zituen Skakeitan taldeak bere lehen musika pausoak 2008 urte inguruan. Lagun giroan osatu zuten taldearen lehen musikari formazioa, eta urte hauetan guztietan kide aldaketa batzuk izan diren arren, taldearen bizkar hezurrak gaur arte iraun du. Guztira, estudioko bost disko kaleratu ditu bandak, guztiak, Mauka Musikagintza zigiluaren babesean. Musikalki garapen handia izan du taldeak, eta hasierako zertzeladek amaiera arte iraun badute ere, azken diskoetan taldea norabide berrietan murgildu da, elektronikaren bidez bestelako musika eremu dantzagarrietan murgilduz. 2022 urte osoan ‘Zuekin Azkena’ biran murgidua izan da banda, eta 40 kontzertutik gora eskaini ditu Euskal Herrian zein espainiar Estatuan. Euskal Herrian ehunka kontzertu eskaini dituzte, eta Europa zaharrean eta Asian ere aritu dira kontzertu biretan.
Azken emanaldi hau ez da kontzertu soil bat izango. Aurrez iragarri ez badituzte ere, gonbidatuak eta bestelakoak izango dira agertoki gainean, non taldearen musika ibilbidean sorturiko kantu asko eta asko joko dituzten azken aldiz.
Kokapena
Oialume Biltokia
Oialume
Astigarraga. Gipuzkoa