Agustin Zubikarai XIX. Saria
2019/07/11 - 2019/09/30
Ondarroa
Bizkaia
Agustin_zubikarai_saria
AIPAMENAK

Agustin Zubikarai XIX. Sarian parte hartzeko epea irailaren 30era arte luzatuko da. Eleberriak sortzeko beka hau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak bultzatua da.

Aurkeztutako nobelak originalak, euskaraz sortuak eta beste saririk jasorik gabeak izan beharko dute.

Epaimahaia Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta erabakia urriaren 31 baino lehen ezagutaraziko dute.

Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, erdia irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia eleberri amaitua aurkeztu eta onartua izatean. Gehienez urte beteko epea izango du idazlana amaitu eta aurkezteko.

KOKAPENA
Ondarroa
Bizkaia