Aiako Harriko parke naturaleko bisita gidatuak
2018/08/04 - 2018/10/27

10:00.

Errenteria
Gipuzkoa
Bisitak
AIPAMENAK

Abuztuan hasi eta urria bitartean hiru ibilbide gidatu ezberdin eskainiko dira Aiako Harriko parke naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean. Besteak beste, Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak ikusteko bisita eskainiko da. Aurkikuntzaren ondorioz, haitzuloak itxita daudenez, bisita gidatu hau eginez bakarrik sartu daiteke haitzulo barrura.

Urria arte luzatuko da 12 bisita gidatuetako eskaintza. Guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira, baina egutegi eta abiapuntu desberdinekin (Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa edo San Marko Gotorlekua), egin nahi den bisita motaren arabera.

Egitaraua

Añarbeko Baso-Erreserba: abuztuaren 4an eta 26an, irailaren 15ean eta urriaren 7an. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: lau ordu.

Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak: abuztuaren 12an,  irailaren 1an eta 23an, eta urriaren 27an. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: ordu eta erdi.

Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa: abuztuak 18, irailak 9 eta 29, eta urriak 21. Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: hiru ordu.

ORDUA

10:00.

KOKAPENA
Aiako Harria natura parkea
Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunea
Errenteria
Gipuzkoa