Aitor Zabaletaren heriotzaren hogeigarren urteurrenean
2018/12/09
Donostia
Gipuzkoa
Zabaleta
AIPAMENAK

Abenduaren 8an beteko da Aitor Zabaleta Madrilen labankada batez hil zutenaren urteurrena. Honen ondotik, hainbat ekimen egingo dituzte hilaren 9an Donostian. Manifestazio nagusia Bulebarretik abiatuko da eta Anoetako 14-17 ateetan amaituko da, Aitor Zabaleta harmailan, non omenaldia eta lore eskaintza egingo zaion.

Madrilen, Atletico de Madrid eta Realaren arteko partida baten atarian hil zuten Aitor Zabaleta donostiarra 1998an. 20 urte geroago, hainbat ekimen antolatuko dituzte gipuzkoar hiriburuan. «Gaur, zoritxarrezko egunetik 20 urte igarota, sortu ziren berriak gogoratzen ditugu», azaldu dute. Eta orduan egin zituzten galderak berak errepikatzen dituzte oraindik ere. «Ekidin izan zitekeen?».

Orduan jasotako elkartasun eta berotasuna ere ekarri nahi izan dute gogora. «Aitorren kasua ez dela ahanzturan jausi eta ez dela jausiko», azpimarratu nahi izan dute. «Bere oroimenak bizirik jarraitzen du, herri honek urteetan pizturik mantendu duelako garra. Horregaitik aurten berezia izatea nahi dugu», gehitu dute.

Abenduaren 8an izango da 20. urteurrena, eta hurrengo egunean futbito txapelketa batekin abiatuko dute eguna Igaran. Honen ostean bazkaria egingo dute Bulebarreko jantokian. Bazkalostean bertatik abiatuko da manifestaldia, duela 20 urte jarraitu zuen bide bera egineaz, 16:30ean Anoetako 14-17 ateetan, Aitor Zabaleta harmailan, amaitu arte. Bertan egingo zaio omenaldia eta lore eskaintza.

KOKAPENA
Boulevard
Bulebarra
Donostia
Gipuzkoa