‘Alejandro Garmendia. Paisajes, enigma y melancolía’
2018/03/02 - 2018/05/27

Asteartetik igandera 11:30-13:30 eta 17:00-21:00.

Donostia
Gipuzkoa
Garmendia
AIPAMENAK

Martxoaren 2tik maiatzaren 27ra bitartean ikusgai egongo da Donostiako Kubo-kutxa aretoan Alejandro Garmendiaren lehen erakusketa antologikoa: ‘Alejandro Garmendia. Paisajes, enigma y melancolía’.

Erakusketan birpasa egin ahal izango zaie 2017an 57 urterekin hil zen Alejandro Garmendiaren lanei. Bere lanen artean collage, fotomuntaketa, teknika mistoak eta pinturaren eta eskulturaren mugetan ibiltzen diren piezak asmatu zituen, haiei soinua ere erantsita.

1991n Fat Esteban taldea sortu zuen Mauro Entrialgo lagunarekin, eta geroago, Juanjo Pedregosa batu zitzaien. Bestalde, 2000. urtetik aurrera 40 pieza esperimental baino gehiago grabatu zituen. Ikus-entzunezko sormenari ere heldu zion 2005. urtetik aurrera, eta horri esker, elkarrizketa bat ezarri ahal izan zuen musikarekin eta pinturarekin.

Ohikoa denez, erakusketan familiei zuzendutako jarduerak ere egingo dira. ‘Patas arriba’ (Hankaz gora) familia-tailerra larunbatero eskainiko da, 12:00etatik 13:00etara, eta 5 eta 11 urte arteko haurrei egongo da zuzenduta, betiere heldu baten laguntzarekin.

Gainera, Kubo-kutxa aretoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu larunbatero: 18:30ean, euskaraz, eta 19:30ean, gaztelaniaz.

ORDUA

Asteartetik igandera 11:30-13:30 eta 17:00-21:00.

KOKAPENA
Zurriola Hiribidea, 1
Kubo-kutxa aretoa
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK