Altsasuko Jaiak
2016/09/14 - 2016/09/18
Altsasu
Nafarroa
Altsasu
AIPAMENAK

Altsasu jaietan murgilduko da irailaren 14tik aurrera. Festen eztanda handia eguerdiko 12:00etan izango da eta hortik aurrera bost jaiegun hasiko dira herrian.

Altsasuko Zortzikoa Altsasuko txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin Foruen Plazan izango da lehenengo egunean, 14an, gaueko 21:30ean. 15ean, LXXXVI Altsasu Txirrindula lasterketa ospatuko da, baita play Back lehiaketa eta txokolate jana, pilota partida profesionalak eta dantzaldia ere.

16ean, omenaldia egingo zaie herriko nagusiei eta bordetxe animalien zirkua egongo da Foruen Plazan peñen txarangak girotua. Gatibu taldeak gaua girotuko du Iortiako zabalgunean.

17an, ekintza ugari izango dira: herri bazkaria, kontzertuak, haurrentzako talo-tailerra, eskolarteko txirrindularitza proba, ginkana eta sari banaketa, dantzaldia, plater-tiroketa… Azkenik, 18an, munduko arrozen dastatzea izango da eguerdian, XLVII Otadiako Santokristo pilota txapelketaren finala arratsaldean eta festen agurra eta azken petardo-sorta Udaletxean gauean.

KOKAPENA
Altsasu
Nafarroa