Altxa!, erabakitze eskubidearen alde
2020/10/31
Herialde guztietan
Gureesku
AIPAMENAK

Altxa! izeneko ekitaldi kultural eta politikoa egingo dute urriaren 31n Hamaika Gara erabakitze eskubidearen aldeko ekimeneko kideek. Bi eratara ikusi ahalko da: hamaikagara.eus webgunearen bidez eta Euskal Herri osoko herri askotan antolatuko dituzten zuzeneko proiekzioetan.

Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileek azaldu dutenez, Altxa! Hamaika Gara ekimenaren «lehen mugarri handia» izango da. «Osasun krisia dela-eta, ezin gara jendetza elkartu toki berean, baina emanaldiak herriz-herri antolatuz eta segurtasun neurriak fin hartuta, saioaz herrikideekin batera gozatzeko aukera izango dugu, une berean, Euskal Herri osoan zehar.

Eta nabarmendu dute Durangon egingo den ekitaldia. Izan ere, «ohorea» izango da beraientzat Plateruenatik eskaintzea, «eta eskerrak eman nahi dizkiegu antzokiko kideei ateak ixtear dauden honetan gure mezua bertatik zabaltzeko aukera eman izanagatik».

Ekimenaren izenari dagokionez, Alvarezek eta Etxaburuk azaldu dute izenaren esanahia: «Altxa! izenpetu dugu ikuskizuna, Hamaika Gara ekimenaren leloari. ‘Altxa, sinatu, erabaki’ erreferentzia eginez». «Bulkada berri bat eman nahi diogu ekimenari, eta sustatzaile garen eragileokin batera, hainbat kulturgilek parte hartuko dute: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak, eta Eñaut Elorrieta eta Dupla taldeko musikariek.

Amancay Gaztañaga da zuzendaria eta Gotzon Barandiaran, berriz, gidoilaria. Nola iritsi garen honaino edo bihar nor izan nahi dugun bezalako galdera handiei erantzun poetiko bat emango diete».

KOKAPENA
Herri askotan
Herialde guztietan
LOTURAK