Amalur, natura, bidaia eta antropologia uztartzen dituen jardunaldiak
2018/03/02 - 2018/05/04
Tolosa
Gipuzkoa
Amalur
AIPAMENAK

Natura, bidaia eta antropologia uztartzen dituen jardunaldiak egingo dira martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean Tolosan.

Aurtengo hitzorduen gai nagusia munduko herriak eta pertsonak izango dira eta, horretarako, arlo deberdinetako gonbidatuak izango dira bertan. Egitaraua zabaltzeko, ‘Pacífico, un viaje a los cofines del hombre’ izeneko hitzaldia izango da Daniel Landaren eskutik.

Martxoaren 16an, Monica Hernandezek ‘Sola en Omán, donde nadie conoce a Sinbad...ni al sultán’ solasaldia eskainiko du eta 22an, Zigor Aldama izango da Shangairi buruz hitz egiteko.

Apirilean hiru hitzordu izango dira: 18an, Maialen Lujanbiorekin; 20an, Nagore Eceiza eta Igor Arabaolazarekin; eta 27an, Jordi Estevarekin. Bukatzeko, maiatzaren 4an, komunikabideetan ohikoa den Paco Nadalen bidaiei buruz izango da mintzaldia.

KOKAPENA
Euskal Herria Plaza, 1
Topic + Casino elkartea
Tolosa
Gipuzkoa
OSAGARRIAK