Ameskoako Artzain Eguna
2018/10/12
Eulate
Nafarroa
Artzain
AIPAMENAK

Urbasa-Andia mendia zelatan duela, milaka urte dituen Ameskoa ibarrak, Estellerrian, antzinako usadioarekin jarraitzen du oraindik ere. Artzaintza da horietako bat, garai eta teknika berrietara moldatzen jakin duena gazta ezin hobea eskaintzen jarraitzeko.
 
Artzain Eguna, aurten urriaren 12an egingo dena, aukera bikaina da gazta dastatu eta egun horretarako antolatzen diren jardueretako batean parte hartzeko, esaterako ibarreko produktuekin (harria, gazta, ogia, gozogintza) egiten den azoka edo erakusketak. Ardiak nola mozten diren ere erakutsiko da, baita artilea nola kardatu eta gazta nola egin ere, eta, halaber, herri bazkarian parte hartzeko aukera izanen duzu.

Hala ere, irailaren 22an hasiko da Artzantzaren Hilabetea, hamaika ekitaldirekin.

KOKAPENA
Eulate
Nafarroa