Amikuzeko Otsail Ostegunak
2020/02/06 - 2020/02/27
Donapaleu
Nafarroa Beherea
Amikuz
AIPAMENAK

Amikuzeko Otsail Ostegunak Aljeriako gerrari buruzko hitzaldi batekin abiatuko dira otsailaren 6an, Donapaleuko herr elkargoaren gelan, 20:30ean.

‘Aljeriako gerla euskaldunen memorian’ mahai-ingurua izango da ekimenaren lehenengo ekintza, Piarres Aintziar, Xipri Arbelbide eta Jean Louis Davanteren eskutik.

1952-1954 urteen artean Aljeriako abertzaleek independentziarako bidea egin nahi zutenean Frantziak gerra hasi zuen haien aurka. Uste da 20.000 euskaldun inguruk hartu zutela parte, horrek dakartzan ondorioekin.

Hizlariak adituak dira gai honetan, ez baita lehen aldia Aljeriako gerrari buruz eta euskaldunok bertan izandako eraginaz hitz egiten dutela.

Horrez gain, beste hainbat hitzaldi eskainiko ditu Otsail Ostegunak ekimenak: Ander Berrojalbizeren ‘Lehio hormatua; sorginkeria prozesu bat Amikuzen 1370. urtean’ (13an); Eñaut Etxamendiren ’Euskararen haurride, lehengusu eta askaziak’ (20an) eta Ainize Madariagaren ‘Komunitatea hats-bahiturik; euskal komunitateak zerendako sufritzen duen, lekuko bati esker, ulertzeko giltzak’ (27an).

KOKAPENA
Herri elkargoaren gela
Donapaleu
Nafarroa Beherea