Amorantek ‘Bat edo hiru’ aurkeztuko du Soraluzeko Herri Antzokian

Data

21.05.08 - 21.05.08

Lekua

Gipuzkoa - Soraluze

amorante

Amorante musikariak hainbat emanaldi iragarri ditu maiatza eta ekainerako ‘Bat edo hiru’ lana taularatzeko. Elgoibar herriko musikariak iraupen luzeko lehen diskoa kaleratu zuen pasaden neguan Forbidden Colours diskoetxearen babesean, eta berau aurkezten ari da Euskal Herriko zein espainiar Estatuko hainbat agertokietan. Bide horretan, maiatzean zehar zenbait emanaldi eskainiko ditu, tartean, Soraluzen, Roda del Ter (Katalunia), La Alfranca (Zaragoza) eta Larrabetzun ariko da zuzenean.

Soraluzeko emanaldia maiatzaren 8an burutuko da Herri Antzokian arratseko 19.00etatik aurrera Literatur Loreak izeneko zikloaren barruan. Sarrerak aurrez eskuratu ahalko dira Udaletxean bertan 8 euroren truke.

Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika.

Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.

Emanaldi honetan Forbidden Colours  diskoetxe bizkaitarraren babesean argitartu duen ‘Bat edo hiru’ diskoa aurkeztuko du ‘one man band’ formatuko emanaldian.

 

Kokapena

Soraluzeko Herri Antzokia
Calle Osintxu, 105, Osintxu
Soraluze. Gipuzkoa

Loturak