Ana Curra Helldorado aretoan

Data

23.02.10 - 23.02.10

Lekua

Araba - Gasteiz

Ana Curra
Ana Curra (Alberto Morante )

Gasteizko Helldorado aretoan maila handiko emanaldiez gozatzeko aukera izaten da sarri. Nazioarteko talde ugarik bertan eskaintzen dute Europa zaharretik biran Euskal Herriko kontzertu bakarra. Era berean, ez dute bertako eszena ahanzten, Euskal Herriko talde ugari ere aritzen direlarik agertoki gainean. Otsailaren 10 gauean Ana Curra ariko da zuzenean, espainiar Estatuko post punk garaiko muisikari esanguratsua. Emanaldia Nitxos taldeak zabalduko du Gasteiz bertatik. Emanaldi honetarako sarrerak aretoaren webgunean eskura daitezke 20 euroren truke. Amaituko ez balira, egunean bertan erosteko aukera izango da 23 euroen truke Helldorado bertan.

Ana Curra musikaria pertsonai garrantzitsua izan zen 80. hamarkada aztoratuan. Madrilgo ‘Movida’ko kide esanguratsua, Alaska y los Pegamoides eta Paralisis Permanente taldeetako kide izan zen, eta bakarkako bidean ere aritu zen. Urte asko lozorroan izan eta gero, azken garaitan agertoki gainean da berriz Ana Curra, eta egun ‘El Acto’ ikuskizuna taularatzen ari da. Nagusiki Paralisis Permanente taldearen kantuak izanen dira nagusi zuzenekoan, taldeak orain dela 1982 urtean argitaratu zuen ‘El Acto’ diskoa oinarri hartuta. Horretarako zenbait musikari batu ditu bere ondora, tartean, 80. hamarkadako musika eszenako zakur zaharrak. Zuzenean entzungo diren kantuen artean, berriz, ‘Autosuficiencia’, ‘Nacidos para dominar’, ‘El Acto’, ‘Tengo un pasajero’, ‘Adictos a la lujuria’... Era berean, Ana Curraren kantu berriez gozatzeko aukera ere izango da Gasteizko emanaldian. 2022an argitaratu zuen ‘Huaca’ laneko zenbait kantu ere joko baititu zuzeneko honetan.

Kokapena

Helldorado aretoa
Helldorado aretoa
Gasteiz. Araba

Loturak