Andre Madalen, berriz Lili Jauregian
2016/03/12 - 2016/08/31
Zestoa
Gipuzkoa
Andre
AIPAMENAK

Emakumeen Eguneko ospakizunekin batera, euskal emakumearen erakusgarri den Andre Madalen Zestoako Lili Jauregira bueltatu da. Martxoaren 12tik aurrera, bisitariek emakume indartsu honen historia ezagutu ahal izango dute gertakarien leku berdinean. Antzeztutako bisita hauen bidez, bisitariek historian bidaiatu ahal izango dute.

Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek, 1678. urtera eramaten ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusten dituzte bidean. Senarrarekin, Sebastian Lilikoarekin, izandako gora beherak ahaztu gabe, berriro bueltan omen dator jauregiko negozioak bizi berritzera eta Lilitarren ohore zikindua garbitzera.

KOKAPENA
Portale kalea 9
Lili Jauregia
Zestoa
Gipuzkoa