Angeluko Surf Film Festival
2018/07/10 - 2018/07/13
Angelu
Lapurdi
Angelu
AIPAMENAK

Angeluko Surf Film Festivala uztailaren 10etik 13ra ospatuko da. Hondartza inguruan izango dira lanen proiekzioak, surfaren zinemaren sormena eta alderdi artistikoa nabarmendu nahian.

Inaugurazio ekitaldia uztailaren 10ean izango da, gaueko 21:30ean, eta jarraian hasiko dira proiekzioak. Jaialdiaren itxiera uztailaren 13an, gaueko 22:00ak aldera emango da, eta su artifizialak ez dira faltako jaian. Tartean, bertara gerturatzen direnek ondoko lanak ikusteko aukera izango dute, besteak beste: ‘I am home’ (Aljaz Babnik), ‘Inspire’ (Megane Murgia), ‘Beyond’ (Mario Hainzl eta Nomad Earth Media), ‘Evolution’ (Paul Witzig) eta ‘Nausicaa’ (Lucca Merli).

KOKAPENA
Hondartza inguruak
Angelu
Lapurdi