Angelus Apatrida Bilboko Santana 27 aretoan

Data

23.01.28 - 23.01.28

Lekua

Bizkaia - Bilbao

Musikalki Thrash metal giroak jorratzen ditu taldeak
Musikalki Thrash metal giroak jorratzen ditu taldeak (ANGELUS APATRIDA)

Angelus Apatrida talde espainiarra Bilboko Santana 27 aretoan ariko da zuzenean larunbatean ‘Indoctrinate Tour’ biraren barnean. Thrash metal musika eszenako talde esanguratsua da honakoa, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. Larunbateko emanaldia Stage Live aretoan iragarri zuten bira aurkezteko unean, baino areto horretako edukiera azkar batean gainditu ondoren, Boluetako Santana 27 aretora mugitu dute emanaldia. Arratseko 20.00etan Toxikull talde portugaldarra igoko da agertokira eta 21.30 aldera izango da gaueko une gorena Angelus Apatridaren emanaldiarekin. Kontzertu honetarako sarrera bakan batzuk gertzen dira oraindik Santana aretoaren atari digitalean. Aurresalmentan 20 euroko prezioa izango dute, eta egunean bertan leihatilan erosiz gero 25 euro ordaindu beharko dira.

Thrash metal

Albacete hirian 2000 urtean sorturiko thrash metal banda da Angelus Apatrida. Egungo metal eszenako talde esanguratsu bat bezala izendatu izan du prentsa espezializatuak, eta zuzeneko oldarkorrak eskaintzen dituzte agertokian. Diskografia oparoa du eta Bilboko emanaldian taldearen izen bera daraman diskoa taularatuko dute ‘Indoctrinate’ biraren barnean. Taldea egoera bikainean iritsiko da Bilbora. Dagoeneko ohikoak dira Europan zehar burutzen diren metal jaialidetan, eta pasaden urtean Ameriketako Estatu Batuetan izan ziren kontzertu biran. Balentzian, Madrilen eta Bartzelonan sarreak agortu ondoren iritsiko dira Bilbora, eta seguraski azken emanaldi honetan ‘Sold Out’ txartela zintzilikatuko dute leihatilan.

Kokapena

Santana 27 aretoa
Santana 27
Bilbao. Bizkaia

Loturak