‘Animalia kulturalak. Nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera’
2020/01/27

18:30.

Ondarroa
Bizkaia
Animalia_kulturalak
AIPAMENAK

Urtarrilaren 27an ‘Animalia kulturalak. Nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera’ hitzaldia eskainiko du Juan Ignacio Perez Iglesias biologoak Ondarroako Bekoizini aretoan, Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta.

Hitzaldian hautespen naturalaz eta deriba genetikoaz hitz egingo da, «espezieen bilakaeraren bi eragileak». Hautespen naturalaren arabera, gaitasun handiena duten gaitasun heredagarriak izango dira denboran mantenduko direnak. Giza espeziean, zehazki, «kultura-eskuratzeak ingurunearen funtsezko elementuak dira».

Juan Ignacio Perez Iglesias biologoa izango da hizlaria, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean animalien fisiologiaren irakaslea. Europako hainbat ikerpen zentrotan egona da, Plymouth Marine Lab (Erresuma Batua) edota Laboratoire National (Frantzia), esate baterako.

ORDUA

18:30.

KOKAPENA
Iparragirre Kalea, 10
Bekoizini aretoa
Ondarroa
Bizkaia