‘Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak’
2019/02/16

09:15-14:15.

Donostia
Gipuzkoa
Micro
AIPAMENAK

Otsailaren 16an, larunbatean, ‘Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak’ jardunaldia egingo da Donostiako irakasle eskolako areto nagusian.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ADI proiektuko ikerketa-taldeak eta Hik Hasi Euskal Heziketarako elkarteak antolatu dute jardunaldia.

Jardunaldiaren helburua bikoitza da. Bbtetik, aniztasun sozialari (nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari) erantzuteko aurrerapausoak eman dituzten ikastetxeen ahotsak entzutea. Bestetik, parte-hartzaileen artean, ikusten diren aukerak eta erronkak partekatzea eta galdera hauek erantzutea. Hortaz, gaian interesa duten guztiei dago zuzenduta, eta, batez ere, hezkuntza-arloko profesional eta ikasleei.

ORDUA

09:15-14:15.

KOKAPENA
De Oñati Plaza, 3
Irakasle eskola
Donostia
Gipuzkoa