‘Anterki garaia’
2019/01/11 - 2019/04/12
Ordizia eta Beasain
Gipuzkoa
Antzerkigaraia2019
AIPAMENAK

‘The primitals’ antzezlanarekin zabalduko da urtarrilaren 11n Ordizian ‘Anterki garaia’ zikloaren programazioa. Egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, eta bi herrietako antzokietan ospatuko da apirilaren 12ra bitartera.

Horretaz gain, ikusi ahal izango diren lanak honakoak dira: ‘Juntos’ (Beasain), urtarrilaren 18an; ‘Rita arrastoan sartzen’ (Ordizia), otsailaren 15ean; ‘Erlauntza’ (Beasain), otsailaren 22an; ‘Ghero’ (Ordizia), martxoaren 1ean; ‘Zoaz pake santuan’ (Beasain), martxoaren 15ean; ‘Dublindarrak’ (Ordizia), apirilaren 5ean; eta ‘Roman eta Julieta’ (Beasain), apirilaren 12an.

KOKAPENA
Herri Antzokia (Ordizia) eta Usurbe Antzokia (Beasain)
Ordizia eta Beasain
Gipuzkoa