Anti Sanbalentin orgasmikoa
2020/02/14

22:30.

Bergara
Gipuzkoa
Anti_sanbalentin
AIPAMENAK

Otsailaren 14ean Anti Sanbalentin Orgasmikoa egingo da Bergarako kartzela zaharrean.

Ekimenak rap, reggaetoi eta trap musikarekin lotzen diren aurreiritzi erromantikoen aurka egin nahi du, genero horiek uztartzen dituzten emanaldi errebelde ezberdinekin gozatuz.

22:30ean hasiko da festa, Nizuri Tazuneri taldearen emanaldiarekin. 2014 urtean sortutako talde honek euskara eta japonieraren nahasketa egiten dute, «arbasoen oiartzuna eta abangoardiaren soinuak» batuz.

00:30eatik aurrera Dj-ak izango dira Gual.icho eta Turtukiña, hain zuzen. Lehena musika afro-tropikala eskaintzen duen Dj uruguaiarra da. Turturkiñak fanzineak, artea, musika... biltzen ditu mundu osoko erritmoekin.

ORDUA

22:30.

KOKAPENA
Kartzela zaharra
Kartzela zaharra
Bergara
Gipuzkoa