Anton Abbadia saria, euskararen aldeko lanari aitortza egiteko asmoz
2018/09/03 - 2018/09/20
Zenbait herrialde
Gipuzkoa
Anton_abbadia_logoa
AIPAMENAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen aldeko lanetan aritutako pertsona, elkarte nahiz erakunderen bat sarituko du, Anton Abbadia saria emanez. Hala, hautagaiak irailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta sari banaketa azaroaren 30ean izango da.

Hautagaiek gipuzkoarrak izan behar dute, edota, bestela, haien jarduna Gipuzkoan egina izan behar dute nagusiki. Horrez gain, hautagaitzak aurkeztu ahal izateko, bi erakunde edo elkartek adostu eta proposatu behar dute hautagaiaren izena eta, ondoren, bere merezimenduak aurkeztu. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta epaimahaiak ere aurkez ditzakete hautagaitzak.

Abbadia sariekin euskararen normalkuntzaren edozein esparrutan dabiltzan pertsona nahiz eragileei aitortza publikoa egiten die Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1996an sortu zuen Abbadia saria, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
Gipuzkoa