Antxoa Egune
2018/05/19
Ondarroa
Bizkaia
Antxoa
AIPAMENAK

Maiatzaren 19an, Bizkaiko kostaldearen jairik erakargarrienetakoa ospatuko da Ondarroan: Antxoa Egune. Eskualdeko produktuen eta kontserben salmenta izango dira eguneko protagonista nagusiak. Horrez gain, antxoaz egindako 1.000 pintxo baino gehiago banatuko dira.

Musika, herrik-kirolak eta Zilarrezko-Antxoa sariaren banaketa egunean zehar izango diren beste ekintzetako batzuk dira.

Urtero, maiatzeko hirugarren larunbatean ospatzen da antxoaren inguruko jaia herrian, Ondarroko Udalak antolatuta. Aurreko egunetarako bestelako ekintzak ere prestatzen dituzte.

 

KOKAPENA
Ondarroa
Bizkaia