Antzerki-ekoizpenari laguntza: ‘Lautan Hiru’ antzerki txikia-festibal handia
2020/07/13 - 2020/11/15
Iruñea
Nafarroa
Lautan
AIPAMENAK

Bilboko Udalaren babesarekin, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du Euskaltzaindiak. Helburua du euskarazko antzerkia hauspotzea, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. lan irabazlea jendaurrean estreinatuko da. Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Euskarazko antzezlanek 15 eta 30 minutu arteko iraupena izango dute, eta jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, formatu txikikoak, pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Epaimahaia Lautan Hiru antzerki-jaialdiko arduradunek osatuko dute, eta lan bakarra hautatuko da, jaialdiaren III. edizioaren baitan estreinatuko dena. Saria mila euroko laguntza izango da, eta 300 euroko zenbatekoa jaialdian emanaldia eskaintzeagatik.

KOKAPENA
Oliveto kondea etorbidea, 2
Euskaltzaindia
Iruñea
Nafarroa
OSAGARRIAK
LOTURAK