Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Data

13.03.27 - 13.03.28

Lekua

Bizkaia - Bilbo

teatro.jpg

Bilboko Pabiloi 6 aretoak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du martxoaren 27 eta 28an bi ekitaldirekin: batetik, ‘Vamos a contar mentiras toda la vida’ komediaren estreinaldia izango da 27an, arratsaldeko 20:00etan; eta bestetik, antzezpen inprobisazio ‘match’ berezi bat ospatuko da 28an, arratsaldeko 20:00etan ere.

Der Productions taldeak ‘Vamos a contar mentiras toda la vida’ lana aurkeztuko du, Galder Perez eta Lander Otaola protagonistak direla. Perezek antzerki antzezle baten papera egiten du, eta Otaola, berriz, eszenatoki batera inoiz igo ez den telebistako antzezle bat izango da. Biak antzoki batean elkartuko dira, elkarren artean zer duten jakiten ahalegintzeko.

Bestalde, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez ere, Eguzki Zubia aktorea epaile gisa arituko da, Jamming konpainiako Paula Galimbertik zuzenduko duen antzezpen inprobisazioko ‘match’ bitxian. Eszenatoki gaineko norgehiagoka horretan, bi antzezle-talde lehiatuko dira, zenbait antzezpen probatan zein den hoberena erakusteko. Ikus-entzuleek erabakiko dute zein den irabazlea.

Kokapena

Pabiloi 6 aretoa
Ribera Kalea, 47
Bilbo. Bizkaia

Loturak