Añube, Brigade Loco eta Unidad Alavesa elkartasun kontzertuan

Data

21.10.16 - 21.10.16

Lekua

Gipuzkoa - Ataun

unidad

Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekitaldia antolatu dute larunbaterako Ataunen. Eta arratsaldean hasita musika eta elkartasuna uztartuko dira Ataungo plazan. Goierriko taloak jan eta rockanrolla izango da nagusi. Añube taldea izango da agertokira igotzen lehena, eta 20:00etan Brigade Locokoen unea iritsiko da. Gaueko 22:00etan Unidad Alavesa taldea arituko da kantuan. Martxa eta elkartasuna, beste behin ere. Taldeen artean ez da rock musikarik faltako, Balins disko jartzailearen eskutik!

Brigade Loco

2017an herri ezberdinetako musikariek sortutako punk rock talde entzutetsua da. Hernani, Bergara eta Debako kideak ditu besteak beste boskoteak. Aspaldi honetan jo eta jo ari dira punk rock eta oi! musikak bizi duen bolada onaren ispilu. 2018an plazaratu zuten beraien lehen lana: ‘Ekintzek dute hitza’. Berriki plazaratu dute ‘Amets bati lotua’ lana. Doinu azkar eta abesti zuzenez osatutako kantak dira guztiak, hamaika guztira. Gazteen artean gero eta ohikoagoa da Brigade Locoren kantak entzun eta beraien kamisetak ikustea.

Unidad Alavesa

Ataunen bertan 2016an sortutako taldea da, nahiz eta Arabako politikagintza astindu zuen alderdi españolistaren izena hautatu dute, hori ere probokazio gisa. Folk musika eta rocka uztartzen dute, eta aurretik talde askotan aritutako kideak dira guztiak: Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla eta Zopilotes Txirriaos talde eta musikariekin, besteak beste. Dagoeneko hiru disko plazaratu dituzte eskusoinua, gitarra akustikoak eta ahots urratu eta sekulako umore eta ironiarekin abestutako kantuz osatua.

Kokapena

Herriko Plazan
Plaza
Ataun. Gipuzkoa