AP8-ko bidesariaren aurkako bizikleta martxa
2020/03/01

09:30.

Durango
Bizkaia
Peaje
AIPAMENAK

AP-8 Peajerik Ez plataformak txirrindula martxa antolatu du Bizkaiako Foru Diputazioari peajearen «berehala» kentzea exigitzeko, «N-634 errepidetik motordun ibilgailu kopurua murrizteko», eta, horrela, «txirrindularen erabilera arrisku handiko kirola izan ez dadin».

Txirrindula martxa martxoaren 1ean izango da, Durangon hasi eta N-634 errepidetik Zornotzara abiatuko da, bertan amaituko delarik. 09:30tan Ezkurdi plazatik abiatuko da eta ordubete iraungo du.

Plataformak adierazi du, Diputazioak publiko egin dituen azken datuetan oinarrituta, N-634tik egunero 24.000 kotxe eta kamioi baino gehiago ibiltzen direla, Bizkaiako errepiderik saturatuena eta arriskutsuena delarik. «Unai Rementeria ahaldun nagusiak txirrindula erabiltzeaz harro agertu izan denez, behingoz bidesari bidegabea kendu dezan eskatuko diogu, ondorioz ekarriko lukeena kotxe eta kamioi gehienak autobidera pasatzea, N-634a txirrindulariendako atseginagoa izango litzatekeelarik».

Urtarrilean AP8 Peajerik Ez plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten Bilbon, EAJren ekitaldi baten aurrean, alderdi jeltzaleari bidesari hau kentzeko «eskatzeko», «EAJ baita bidesarien injustizia hau alda dezakeena».

«Espainian bidesariak kentzen ari dira amortizatuta dauden errepideetatik, eta Euskadik ezin du kontrakoa egin; are gehiago, errepide honen kontzesioa duela 17 urte amaitu zela ikusita, eta 2003tik doakoa izan beharko zukeela jakinda», gaineratu zuten.

ORDUA

09:30.

KOKAPENA
Ezkurdi plaza
Durango
Bizkaia