Araba Euskaraz 2019ko lehen kultur ekimenak
2018/11/28 - 2018/12/07
Gasteiz
Araba
Jainkoak
AIPAMENAK

Araba Euskaraz 2019k azaroaren 28an ekingo dio bere kultur egitarauari, ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ filmaren estreinaldiarekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Muxua’ ikuskizunarekin. Modu honetan, Gasteizko Armentia ikastolak urrian iragarri zuena betetzen hasiko da, alegia, Araba Euskaraz 2019ren helburuetako bat «Araba eta Gasteizen kultur arloan eragiteko kultur agenda iraunkorra» osatzea.

Modu honetan, elkarlana izango da egitarauaren lehen hilabeteotako ekimenen oinarria eta, momentuz, hiru dira abiatutako ekimenak kultur eragile ezberdinekin elkarlanean: ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ filmaren estreinaldia 28an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ‘Muxua’ ikuskizuna abenduaren 1ean, eta Gazte Talent lehiaketa abenduaren 6 eta 7an.

Josu Martinezen dokumentalak Lezo Urreiztietaren historia du ardatz. Emanaldia 20:00etan hasiko da La Floridan. Halaber, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizunaren saio bikoitza izango da, Gasteizen lehen aldiz. Buesa Arenan izango dira saioak, eta 4.400 lagunek ikusi ahal izango dituzte.

Gainera, abenduaren 6an eta 7an, Arabako gazte musikarientzako sortutako Gazte Talent lehiaketaren txanda izango da. Bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, eta Jimmy Jazz elkarteak laugarren aldiz antolatu du, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskaraz 2019ren laguntzarekin.

KOKAPENA
San Prudencio Kalea, 22-24, 01005
Florida zinemaretoa eta beste lekuak
Gasteiz
Araba