Araba Euskaraz: ‘Irrikitan’
2018/06/17
Argantzun
Araba
Logoa_1_0
AIPAMENAK

Argantzunen ospatuko da ekainaren 17an Araba Euskaraz jaia. Milaka lagun bilduko dira aurten ere ‘Irrikitan’ izenburupean ospatuko den euskararen aldeko jaiegunean.

1980. urtean lehenbiziko edizioa egin zenetik, Arabako ikastolen proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da festa eta aurten ere berdin izaten saiatuko da Argantzuneko ikastola, aurtengo antolatzailea.

Bertara gerturatzen direnek hiru gune aurkituko dituzte: ‘Herria’, ‘Hizkuntza’ eta ‘Bihotza’ eta ekintzak ugariak izango dira: puzgarriak, label produktuak eta barazki parrillada, Arabako herrien arteko pilota txapelketa, bertsolariak, dantzaldiak eta, nola ez, kontzertuak, Libe eta Glaukomaren eskutik, besteak beste.

KOKAPENA
Argantzun
Araba
LOTURAK