Arabako Antzinako Musika Astea
2020/09/05 - 2020/09/12
Gasteiz, Laudio, Murgia eta Bernedo
Araba
Musikanatigua
AIPAMENAK

Irailaren 5etik 12ra bitartean, Arabako Antzinako Musika Astearen XXXVIII. edizioak zortzi kontzertu eskainiko ditu Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehen aldiz, jarduera osagarriak ere izango dira.

Astan zehar, iragan mendeetako konposizio zein musika tresnak egongo dira presente, proposamen klasiko eta berritzaileen bidez.
 
Kontzertuen egitaraua:
Irailaren 5ean, 19:30ean, Laudioko kasinoan: Andoni Mercero.
Irailaren 6an, 19:30ean, Murgiako Done Mikel elizan: Daniel Zapico.
Irailaren 7an, 20:15ean, Gasteizko Done Petri elizan: La Guirlande.
Irailaren 8an, 20:15ean, Gasteizko Done Petri elizan: Vittorio Ghielmi, Daniel Oyarzabal eta Daniel Zapico.
Irailaren 9an, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedralean: Carlos Mena, Jone Martinez eta Carlos Garcia Bernalt.
Irailaren 10ean, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedralean: Nereydas.
Irailaren 11n, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedralean: Euskal Barrokensemble.
Irailaren 12an, 19:30ean, Bernedoko elizan: Sar Ensemble.

Jarduera osagarriak:
 Irailaren 7an, 12:30ean, Gasteizko Done Petri elizan, La Guirlanderen kontzertu pedagogikoa: Musika tresnak, konpositoreak eta obrak.
Irailaren 8an, 12:30ean, Gasteizko Done Petri elizan: Vittorio Ghielmi, Daniel Oyarzabal eta Daniel Zapicoren entsegu ireki iruzkindua, galderak egiteko aukerarekin.
Irailaren 9an, 19:30ean, Santa Maria Katedralean: konferentzia, Carlos Menaren eskutik.
Irailaren 10ean, Santa Maria Katedralean: Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleen kontzertua; ordua oraindik zehaztu gabe.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Gasteiz, Laudio, Murgia eta Bernedo
Araba