Arabako Errioxako oliba olioaren jaia
2018/03/17 - 2018/03/18
Moreda eta Oion
Araba
Aceite
AIPAMENAK

Martxoaren 17 eta 18an, Arabako Errioxako oliba olioaren jaia ospatuko da Oionen eta Moredan. Jaiaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta egitarau zabala izango da: pintxo lehiaketa, trikitixa eta txistularien kalejira, tailer gastronomikoak, olio dastaketak, bisita gidatuak eta nola ez, Euskal Herriko produktuekin feria.

Olibondoen historia Arabar Errioxan aintzinatik dator, eta laborantza erromatarrek sartutako nekazaritza ereduaren barruan sartu daiteke. Eredu hau hiru zutabe nagusitan oinarrituta dago, zereala, mahatsak eta olibak edo beste era batera esanda, irina, ardoa eta olioa mediterranear dieta alegia. Denboran zehar eredu honen balioa argi geratu da honen islada Arabar Errioxan gaur egun ere hiru labore hauek mantentzen direla da.

KOKAPENA
Moreda eta Oion
Araba
OSAGARRIAK