Anton Abbadia saria, Arantxa Urretabizkaiari
2019/12/02
Donostia
Gipuzkoa
Urretabizkaia_abbadia_saria
AIPAMENAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarrari eman dio 2019ko Anton Abbadia Saria, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Ohitura den moduan, abenduaren 2an jasoko du saria idazle donostiarrak, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Foru Jauregian egingo den ekitaldian.

Bere lan aipagarrienen artean daude, besteak beste, ‘Zergatik, Panpox’ (1979), ‘Koaderno Gorria’ (1998), ‘3 Mariak’ (2010), ‘Zuri-beltzeko argazkiak’ (2014) edota ‘Bidean ikasia’ (2016); gaztelaniara eta zenbait kasutan beste hizkuntza batzuetara itzuliak izan diren lanak dira guztiak.

Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak saritzeko asmoz.

KOKAPENA
Gipuzkoa Plaza, S/N
Foru Jauregia
Donostia
Gipuzkoa