Arbizuko Txistor Egunean, 40 mahai eta ehun kilo
2018/10/14

Egunean zehar.

Arbizu
Nafarroa
Arbizu
AIPAMENAK

Arbizuko Txistor Egunaren hamargarren urteurrena urriaren 14an izango da. Herriko fanfarrearen dianarekin hasiko da eguna, eta berehala ekinen diote pintxoen salmentari, plazan.

Kale Nagusian azoka kokatuko da, 40 bat posturekin. Gainera, Juananeko gaztandegiko artzainak gazta egiten arituko dira jendaurrean eta nola ez, Txistor pintxoen lehiaketa ere ospatuko da.

Eguna bukatzeko, arratsaldeko 17:00etan, Nafarroako Trikitixa Eskolen arteko III. Jaialdia ospatuko da plazan, Nafarroako trikitixa elkartearen eta, bereziki, Patxi Agirreren ekimenez, beste behin ere agerian utziz txistor egunaren eta trikitixaren artean hasieratik sortu den lotura estua.

ORDUA

Egunean zehar.

KOKAPENA
Kale Nagusia
Zenbait tokitan
Arbizu
Nafarroa