Arditurri Eguna
2018/07/15

10:00-14:00.

Oiartzun
Gipuzkoa
Arditurri
AIPAMENAK

Uztailaren 15ean Arditurri Eguna ospatuko dute Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean, Aiako Harria natura parkean.

Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Oiartzungo Udalak ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute. 10:00etik 14:00etara meategiak doan bisitatu ahal izango dira.

Gainera, goizean zehar, tailer eta jolas dinamizatuetan parte hartzeko aukera egongo da Abaraxka ludotekako kideen eskutik eta argazki erakusketa berri bat izango da non Arditurriko meatzaritzaren azken urteetako irudiak egongo diren erakusgai.

Horretaz gain, 10:30etatik 12:30ak arte haur-proba erronkak ospatuko dira eta 12:00etan, hainbat hegazti askatuko dira. Egunarekin jarraitzeko, 13:00etan, 2013an sortutako Emarri emakumezko taldeak giza-proba erakustaldia egingo du.

ORDUA

10:00-14:00.

KOKAPENA
Aiako Harria natura parkea
Arditurriko meatzaritza gunea
Oiartzun
Gipuzkoa