Argazki lehiaketa: Atera iezaiozu argazkia itsas-ondareari
2019/09/30 - 2019/10/28
Patrimonio_mari%cc%81timo_ultimo_png
AIPAMENAK

Ondarebiziak elkarteak ‘Ondareari Begira’ argazki lehiaketaren seigarren edizioa jarri du martxan. Aurtengo gaia itsas-ondarea dugu. Begirada bai ondasun materialetan, nola ez-materialetan eta itsasoarekin erlazionatutako paisaietan finkatzen dugu: ontziolak, arrantza, kontserba-industria, itsasoari lotutako ohiturak edo festak, besteak beste.

Argazkiak aurkezteko epea urriaren 28a da.