Lola Garidoren ‘Argazkigintzaren historia eramangarria’
2018/11/23 - 2019/02/17
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
1123_kul_lolagarrido
AIPAMENAK

Tabakalerako Arteguneak Lola Garidoren ‘Argazkigintzaren historia eramangarria’ erakusketa jasoko du azaroaren 23tik otsailaren 17ra arte. Garrido bildumagilearen erakusketak 78 egileren 120 argazki biltzen ditu.

Moda, emakumea eta abangoardia. Hiru zutabe horien gainean eraiki du Lola Garridok hiru hamarkada luzetan osatu duen argazki bilduma. Bertan, 20ko eta 60ko hamarkada arteko lanak jarri ditu ikusgai, guztiak puntako argazkilarienak, tartean Dorothea Lange, Alexander Rodchenko, Irving Penn, Lisette Model, Bern Stern, Robert Capa, Man Ray, Fan Ho, Henri Cartier-Bresson, Wanda Wulz eta Berenice Abbott. Guztira, 78 egile bikainen 120 argazki.

Garridok 80ko hamarkadan ekin zion argazkiak erosteari, esan zuenez, «bildumagile guztiek duten nahasmendu obsesibo-konpultsiboaren ondorioz», eta orain urte batzuk eten zuen, ekonomiak hala behartuta.

KOKAPENA
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunea
Donostia
Gipuzkoa