Argentinako Euskal Astea
2014/11/01 - 2014/11/09
La Plata
Buenos Aires
Argentina
AIPAMENAK

Urtero legez, euskal astea ospatuko da Argentinan, aurtengoan azaroaren 1etik 9ra bitartean. La Platan izango da hitzordua, Villa Mariari lekukoa hartuz, iaz hor ospatu baitzen festa. Astea kultur, kirol eta sukaldaritza ekitaldiz osatuta egongo da, proposamen garrantzitsuenak azaroaren bigarren asteburuan ospatuko direlarik, azaroaren 7tik 9ra. Gainera, Argentinako hainbat euskal etxetako 400 dantzaritik gora bilduko dira La Platan urte osoan zehar ikasitakoa erakusteko.

Antolatutako ekitaldien artean ‘Euskal gizartearen oraina eta geroa’ topaketa politikoa egingo da Buenos Aireseko probintziako Diputatuen Ganberan. Horretaz gain, Fito Rodriguez idazleak hitzaldi bat eskainiko du La Platako unibertsitatean, Eusko Ikaskuntzako Maialen Zamponik Diaspora proiektua aurkeztuko du eta Itziarren Semeak musika taldeak kontzertua eskainiko du.

KOKAPENA
Calle 14
Euzko Etxea La Plata
La Plata
Buenos Aires