Arkitektura patriarkala eta emakumeenganako bortizkeria aztergai Durangoko Museoan

Data

23.02.10 - 23.03.19

Lekua

Bizkaia - Durango

Cristina Gutierrez Meurs artista eta aktibista, Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Cristina Gutierrez Meurs artista eta aktibista, Durangoko Arte eta Historia Museoan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Ostiral honetan ireki ditu ateak Durangoko Arte eta Historia Museoan Cristina Gutierrez Meurs artista, idazle eta aktibista madrildarraren erakusketak. Martxoaren 19ra arte egongo da ikusgai, eta emakume-ama-herritar begiradaren bidez, artistak arkitektura patriarkal baten desberdintasun atabikoa eta emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinetara bideratuta dagoen gizartea aztertu eta salatzen du bertan.

Gutierrez Meursen ‘Egiteke Duguna' erakusketak, besteak beste, amatasuna desio edo inposaketa gisa erakutsiko du. Artista, idazlea eta aktibista da, eta Durangon aurkeztutako lana 2000. urteaz geroztik egindako obrak biltzen duen erakusketa zirkular bat da. «Amatasuna desira edo inposaketa gisa, gorputza bektore gisa, Espainiako Estatuan egindako haurtxo-lapurreta edo feminizidioak hainbat ikusmen-euskarriren bidez salatzen dira, gogoetara bultzatzen edo gonbidatzen duten testuekin lotuta. Obra osoak arreta jartzen du emakumeen biktimizazio ezan, borrokatzeko duten gaitasun izugarrian eta aldaketaren eragile gisa duten irudikapen sinbolikoan», adierazi dute Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Prentsaurrekoan, Ane Abanzabalegi zinegotziak adierazi duenez, «garrantzitsua da gaurkotasuna duten gaiak horrelako espazio batera hurbiltzea eta artearen bitartez islatzea. Ohituta gaude Museoak artista zaharren erakustoki izatera, baina oso garrantzitsua da gaurkotasuna daukaten gaiei ere erreparatze».

Erakusketaren bisita ordutegia asteartetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik  20.00etara; larunbatatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta igandeetan
11.00etatik 14.00tara da. Sarrera doan da.

Bisita gidatuak eta hitzaldia

Erakusketaren inguruan hainbat jarduerak antolatu dira. Batetik, bisita gidatuak egindo ditu artistak berak gaztelaniaz ondorengo egunetan:
- Otsailaren 14an, 18.00etan
- Otsailaren 22an, 19.00etan
- Martxoaren 4an, 12.00etan
- Martxoaren 14an, 18.00etan

Bestetik, hitzaldia eskainiko du martxoaren 9an, 18.00etan. Ordubeteko iraupena izango du eta hitzaldiarekin batera diapositibak jarriko dira.

Kokapena

Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde, 16
Durango. Bizkaia